Espainiako Senatuak martxo hasieran onartu zuen Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berria, eta horri esker, 2007tik egindako eskaera nagusia lortu dute saregileek: arrantzaleei bezala, 0,15eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie beren lanaren gogortasunagatik, eta ondorioz, lehenago jubilatzeko aukera izango dute.
Helburu nagusia lortuta, erronka berriak ere badituzte, ordea. Lorpenez eta erronkez beren iritzia eman dute Getariako moilan lan egiten duten Maritxu Aizpuru saregile getariarrak eta Ainhoa Altzibar saregile zumaiarrak.