Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista diren Lehendakari gaia antzezlan berria Oriora helduko da apirilaren 21ean, ostiralarekin. Emanaldia 19:30ean izango da, kultur etxean.
Sarrerak online eskuragai daude, eta kultur etxean ere erosi ahal izango dira, 10 euroan.
Antzezlanak honetan datza: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Tik arraro, barregarri eta jazanezina eragiten dio urduritasunak. Egoera bideratzeko, psikiatra bat etortzen da, eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.