Pasa den asteburuan, Orioko Bate Bizkorrak taldeak Estatu mailako Sofbol ligako bigarren partida jokatu zuen Iruñean, Irabia Izagaren aurka. Bada, bi partidak irabazita itzuli ziren oriotarrak etxera.
Lehenengo norgehiagokan, nahiko parekatu ibili ziren bi taldeak, baina azkenean oriotarrek aurre hartu zuten, eta 7-9ko emaitzarekin bukatu zen partida. Bigarren partidan, berriz, Orioko neskak, bizi-bizi ibili ziren eta alde handiarekin irabazi zuten; hain zuzen, 2-17 emaitzarekin.
Asteburu honetan, etxean jokatuko dute Viladecans [Katalunia] taldearen aurka, 10:00etan hasiko da partida, Mendibeltz zelaian.