Arraun klubetako talde nagusien prestaketa saioak aurrera darrai, eta asteburuan, apirilaren 1ean, hitzordu garrantzitsua izango dute Pasaian. Hain zuzen ere, San Pedroko test-estropada jokatuko da, larunbatean, 16:30ean hasita, eta Orio Arraunketa Elkarteak hiru ontzi aurkeztuko ditu: bi gizonezkoak eta beste bat emakumeena.
Egun berean Orion, berriz, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 6. jardunaldia jokatuko da, eta herriko arraun elkarteak harrobiko gazteak aurkeztuko ditu lehiaketara. Eguerdian izango da arraun hitzordua, 12:30ean hasita.