Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa eta Arantxa Urretabizkaren Azken etxea liburuen artean dago 2022. urteko 111 Akademia saria. Erakundetik azaldu dutenez, hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri dute. Izan ere, bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40 lortu duen lanik ez da izan, eta, aipatutako bi obrak jaso dituzte boto gehien. Beraz, horiek izan dira finalerako txartela eskuratu duten bi idazleak.
Gauzak ondo bidean, 111 Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2022ko 111 Akademia Sariaren irabazlea. Akademiakideek apirilaren 23ra arte izango dute bozkatzeko aukera.