Zubietako erraustegiaren kutsaduraren inguruko hitzaldia emango dute datorren ostiralean

Intza Trula 2023ko martxoaren 26a

Zubietako Erraustegia.

‘Toxicowach’ fundazioak eginiko laginen azterketaren emaitzen inguruan mintzatuko dira solasaldian.

‘Zer dakigu Zubietako erraustegiaren inguruan?’ hitzaldia eskainiko du Irri Iparra Berreskuratu-k eta ‘Toxicowach’ fundazioak egindako laginen azterketaren emaitzen inguruan hitz egingo dute bertan.

Martxoaren 31ean izango da hitzaldia, arratsaldeko 18:30ean, Orioko Etxeluxe Gaztetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide