Orioko Danbolin Musika Eskolako bi ikaslek, Martin Dalyk eta Ane Blazquezek, parte hartu dute asteburuan Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketan, eta "lan bikaina" egin dutela azaldu dute musika eskolako arduradunek. Hain zuzen ere, Dalyk lehen postuan lortu du B kategorian. Bi musikari gazteak Orioko musika eskolako ikasleak izateaz gain, Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorioko ikasleak ere badira, eta bertako ikasle gisa aurkeztu dira lehiaketara.
Danbolin Musika Eskolak "zorionak" eman dizkie bi musikari gazteei egin duten lanagatik.