Bi domina eskuratu dituzte oriotarrek Katalunian jokatu den aulki mugikorreko txapelketan

Andrea Zipitria

Skiff bakarkakoan hartu du parte, 23 urte azpiko mailan, Koxme Burutaranek, eta urrezko domina lortu du; emakumezkoen jubenil mailako lemazainik gabeko bikoan lehiatu da Haizea Gozategi. Azken honek, brontzezko domina lortu du.

Orio Arraunketa Elkarteko Koxme Burutaranek urrezko domina lortu du Banyolesen (Katalunia) jokatu den aulki mugikorreko txapelketan. Skiff bakarkakoan hartu du parte, 23 urte azpiko mailan eta garaipena lortu du 07:17,20 denborarekin.

Bestalde, Haizea Gozategi ere bertan izan da, eta brontzezko domina eskuratu du emakumezkoen jubenil mailako lemazainik gabeko bikoan, June Baldarekin (Astigarraga) batera. Haizea Gozategi Donostiako Ur Kirolak taldean dabil arraunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide