Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 5. jardunaldia jokatu da asteburu honetan, Orion. Etxeko uretan ibilita, abantailak zituzten oriotarrek, eta emaitzetan islatu zen hori.
Hain zuzen, Orio Arraunketa Elkarteak 34 ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, eta horietatik hamaika ontzik lehen postua lortu zuten; hamar ontzik bigarren egin zuten; podiumeko hirugarren postua hiru ontzik eskuratu zuten. Horrez gain, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan geratu ziren aurkeztutako zortzi ontzi.