Bihar abiatuko du denboraldia OBBk, Rivas taldearen aurkako jardunaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Iaz, OBBk Rivas taldearen aurka Mendibeltzen jokatutako jardunaldia. (OBB)

Bihar abiatuko dute Espainiako Ohorezko Sofbol Liga, eta oriotarrek Rivas izango dute aurkari. Talde "indartsua" da madrildarra, eta "lehia polita" izango dela aurreikusi dute elkarteko kideek.

Bihar, goizean, emango dio hasiera Orioko Bate Bizkorrak taldeak Espainiako Ohorezko Sofbol Ligari. Aurtengoan, Madrilgo [Espainia] Rivas taldea izango dute aurkari oriotarrek, denboraldiko lehen jardunaldian. Talde "indartsua" da Rivas eta "lehia polita" izango dela aurreikusten dute elkarteko kideek.

11:00etan hasiko da lehen partida, eta taldea babestera animatu dituzte zaleak sare sozialen bidez. Jokalariak lehiari hasiera emateko "gogotsu" dira, eta euren "bertsiorik onena" ematera aterako dira zelaira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide