Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako jardunaldia jokatu da gaur Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

12:00etan eman diote hasiera, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 5. jardunaldiari, eta Arraunetxe ingurua eta Oria ibaia arraunlariz bete da.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 5. jardunaldiak hartu du Oria ibaia, eguerdi partetik. Arraunetxea eta ibaia arraunlariz bete dira, eta skifa, bikoak, laukoak eta zortzikoak ibili dira errioan gora eta behera. Orio Arraunketa Elkarteak 34 ontzi aurkeztu ditu lehiaketara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide