Atzo, arratsaldean, Orioko gaztetxea jendez bete zen 'Orioko Genealogia Feministak' dokumentalaren estreinako aurkezpenean. Aurrena, dokumentalaren proiekzioa eskaini zuten, eta ondoren, solasaldia izan zen protagonistekin.
Hala, solasaldiaren lehen zatian, Aizpea Esnaola, Miriam Garcia eta Eider Goiburu egileek dokumentalaren sortze prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten, eta jarraian, dokumentalean parte hartu duten emakumeek hartu zuten hitza. Une hunkigarriak bizi izan ziren ekitaldian zehar, azken 40 urtetan, "emakumeen eskubideen alde eta gizarte parekideagoa sortzeko asmoz" egindako lana aitortu baitzieten elkarri dokumentaleko protagonistek.
Karkara.eus-en solasaldiaren kronika irakurtzeko aukera izango da, asteartetik aurrera.
Argazkiak: Pertzetik elkartea