Gipuzkoako Aulki Mugikorreko jardunaldia Orion jokatuko da bihar

Andrea Zipitria

Gizonezkoen aulki mugikorra. (Joxemari Olasagasti)

Bosgarren jardunaldia izango da biharkoa, eta Orio Arraunketa Elkarteak 34 ontzi uretaratuko ditu.

Aulki mugikorretako Gipuzkoako Ligako bosgarren jardunaldia izango da bihar Orion, 12:00etatik aurrera. Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute skifak, bikoak, laukoak eta zortzikoak: Orio, Santiagotarrak, Hondarribia eta San Juan ariko dira nor baino nor.

Orio Arraunketa Elkarteak, bere partetik, 34 ontzi uretaratuko ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide