15Q Erronka izeneko lasterketa solidarioa antolatu du polizia erakunde desberdinak biltzen dituen Star Spain elkarteak. 15Q kromosomako alterazio batek eragindako gaitza duten 60 haur daude gaur egun Espainian, eta gaixotasun arraro horren aldeko lasterketa solidarioa egiten ari dira. Helburua da, guztira, 7.000 kilometro osatzea korrika. Martxoaren 4an abiatu ziren, eta hilaren 16an, ostegunarekin, Oriotik pasatuko dira korrikalariak.
Errelebokako lasterketa da, Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Oriotik pasatuko den taldean Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideek parte hartuko dute. 13:15 aldera iritsiko dira Donostiatik, eta N-634 errepidetik igaroko dute zubia, Zarautz aldera. Hori dela eta, Udalak ohartarazi du balitekeela 13:00etatik 13:30era bitartean zirkulazioan eragina izatea lasterketak.