Herriko kirol-elkarteei zuzenduta, urteko diru-laguntzak eskatzeko epea martxoaren 28ra arte irekita egongo dela jakinarazi du Orioko Udalak. Laguntza lerroarekin herrian ariketa fisikoa eta kirola ardatz duten irabazi asmorik gabeko jarduerak sustatu nahi ditu Udalak, eta herriko eragileei bideratuta dago. Hala, 2023an edo 2o22-2023 denboraldian beren egiturak garatzeko eta egitasmoak finantzatzeko eskatu dezakete laguntza kirol taldeek. Diru-laguntza deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak Orioko Udalaren atari digitalean daude eskuragarri.
Udalak argitu du eskaerak, zuriketak eta bestelako komunikazioak elektronikoki egingo beharko dira Udalaren webgunetik, erregistro elektronikoa erabiliz.