Jon Azkue eskubaloi jokalari oriotarrak Limoges (Frantzia) eskubaloi taldean jokatuko du datorren denboraldian. Frantziako taldeak duela egun batzuk jakinarazi zuen fitxaketa, eta akordioaren arabera, han arituko da 2025era arte erdiko jokalaria.
Iruneko Bidasoa taldean ibili da azken hamar denboralditan, baita emaitza onak lortu ere; guztira 180 partida inguru jokatu ditu eta sartu dituen golak 680 baino gehiago izan dira. Orain, esperientzia berri bat probatzea erabaki du Euskal Herritik kanpo.