Euripean jokatu da aurtengo Oriako traineru jaitsiera

Gorka Eizagirre

Larunbat arratsalde euritsu eta hezean jokatu zen Orioko Arraunketa Elkarteak antolatutako Orioko XXIX. traineru jaitsiera. Guztira, ia 70 ontzi aritu ziren lehian. 

Orio-Orialki izan zen emakume seniorretan nagusi, Bermeo gizonetan eta Chapela galiziarra beteranoetan. Atzoko arratsak eman zuenaren laburpena ikus daiteke bideo honetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide