Gurutze Gorriak simulakroa egingo du Orioko itsaslabarretan, igandean

Karkara 2023ko mar. 7a, 16:00

Goizean zehar egingo dute simulakroa eta helburua da SOS Deiak-en taktika operatiboak probatu eta aztertzea, zertan hobetu daitezkeen ikusteko. Hori dela eta, hondartzako malekoian karpak eta salbamenduko ibilgailuak jarriko dituzte.

Martxoaren 12an, igandearekin, Gurutze Gorriak mendiko erreskate baten simulakroa egingo du Orioko itsaslabarretan. Hain zuzen, SOS Deiak-en taktika operatiboak probatuko dituzte: informazio eta komunikazio prozedurak, esku hartzeko eta koordinatzeko prozedurak… Helburua da prozedura horiek aplikatu eta aztertzea, ondoren zertan hobetu daitezkeen ikusteko.

9:15etik 13:00etara ibiliko dira simulakroa egiten. Bien bitartean, hondartzako malekoian karpak eta salbamenduko ibilgailuak jarriko dituzte.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide