'Sex Sua' musikalerako sarrera bikoitza zozkatuko du KARKARAk

Erredakzioa

Andoni Mutiloa 'Sex Sua' ikuskizuneko une batean. (Kutxakultur)

Orioko Udaleko Kultura sailak eman ditu sarrerak Karkara.eus webguneko erabiltzaileen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna ostegun hau izango da, hilak 9.

Martxoaren 18an Sex Sua musikala eskainiko du Andoni Mutiloak Orioko Kultur Etxean 19:00etan hasita, eta KARKARAk sarrera bikoitza zozkatuko du webguneko erabiltzaileen artean, Orioko Udaleko Kultura sailaren eskutik. 

Zozketan parte hartzeko egin klik hemen. Epea martxoaren 9ko 12:00etan amaituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide