Saregile izateko ikastaroa antolatu du Lanbidek, martxoaren 13tik ekainaren 2ra bitartean. Langabezia egoeran dauden herritarrei dago zuzendua, eta 15 lagunentzat tokia dagoela jakinarazi dute. Orioko San Nikolas kofradian izango da ikastaroa, eta 290 orduko iraupena izango du.
Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena datozen egunetan. Ikastaroa datorren astelehenean hasiko da.