Martxoan musika eta dantza emanaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Danbolin Musika Eskolako ikasleak igoko baitira oholtza gainera.
EGITARAUA
Martxoak 12, igandea. 17:00etan, Dantza emanaldia, Karela Kiroldegian.
Martxoak 21etik 31era. Musika tresna ikasleen kontzertuak, kultur etxean.
- Martxoak 21, asteartea: Klarinete eta saxofoiko entzunaldia, 18:30ean.
- Martxoak 24, ostirala: Flauta eta eskusoinuko entzunaldia, 17:30ean.
- Martxoak 28, asteartea: Banda txikiaren entzunaldia, 18:30ean.
- Martxoak 29, asteazkena: Txistuko entzunaldia, 18:00etan.
- Martxoak 30, osteguna: Biolineko entzunaldia, 17:30ean (Salatxo aretoa).
- Martxoak 30, osteguna: Tronpetako entzunaldia, 19:00etan.
- Martxoak 31, ostirala: Pianoko entzunaldia, 17:00etan.
Martxoaren 27tik 30era. 4-5-6 urteko ikasleen kontzertuak, kultur etxean.
- Martxoak 27, astelehena: 5 urtekoak 17:00etan, eta 4 urtekoak, 18:00etan.
- Martxoak 28, asteartea: 6 urtekoak 17:00etan.
- Martxoak 29, asteazkena: 5 urtekoak 17:00etan.
- Martxoak 30, osteguna: 4 urtekoak 17:00etan.
Martxoaren 31, ostirala. 19:00etan, bandaren elkartrukea, herriko plazan.
Danbolin Musika Eskolako bandak elkartrukea egingo du Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako bandarekin. Martxoaren 26an, igandearekin, 12:30ean bi bandek kontzertua emango dute Lezoko Herri Eskolan eta hilaren 31n, ostiralarekin, Orioko Herriko Plazan elkartuko dira 19:00etan.