Zarauzko Sayalero gozotegikoak gustura dira, Espainiako eta Portugalgo Panettone Tradizional Onenaren saria eskuratu baitute. Nora Ostolazak kontatu du nolatan animatu diren aurreneko aldiz lehiaketan parte hartzera, eta nola lortu duten 80 lehiakideren artean gailentzea.
Zarautzen eta Orion ditu gozotegiak Sayalerok, eta Zarautzen, berriz, gozogintza lantegia. Hantxe izan da hedabide hau Ostolazarekin eta Sayalero anaiekin hizketan.