‘Sex Sua’ musikala Orion izango da hilaren 18an

Andrea Zipitria

Andoni Mutiloak zuzendu eta antzeztuko du 'Sex sua' musikala. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko online. Kultur etxean, aldiz, astelehen arratsaldetik aurrera egongo dira, bi euroan.

Andoni Mutiloak zuzendu eta antzeztutako Sex sua musikala Oriora iritsiko da hilaren 18an. Kultur etxean izango da hitzordua, 19:00etan, eta sarrerak eskuragai daude dagoeneko online. Kultur etxean, aldiz, astelehen arratsaldetik aurrera egongo dira, bi euroan.

50 minutuko iraupena izango du musikalak. Ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gidaren inguruan jardungo da Mutiloa. Sortzaileak azaldu duenez, obra dibertigarria taularatuko du, eta helduek ez ezik, nerabeek ere ikusteko modukoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide