Haurren hizkuntza garapenari buruzko tailerra izango da datorren asteazkenean

Andrea Zipitria

Itxaso Erdoiza logopedak zuzenduko du saioa, Orioko Maria Maestra Haurreskolan. Interesa duten guraso guztiek parte hartu dezakete. Beste bi hitzaldi ere programatu dituzte ikasturtea bukatu artean.

Martxoaren 8an, asteazkenarekin, haurren hizkuntza garapenari buruzko hitzaldia izango da Maria Maestra Haurreskolan, 18:00etan. Itxaso Erdoiza logopedak gidatuko du eta gurasoei informazio praktikoa eskaintzea izango du helburu. Hitzaldia Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta interesa duten guraso guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Bi hitzaldi gehiago

Hitzaldi horrez gain, beste bi ere programatu dituzte ikasturtea bukatu artean:

  • Maiatzaren 3an: Haurtzaroko eguneroko gatazkak. Hizlaria :Nerea Mendizabal gizarte hezitzailea, psikopedagogoa eta hizkuntza ez bortitzean aditua.
  • Maiatzaren 24an: Haurraren loa. Hizlaria: Nahia Alkorta, aditua haurraren garapenean eta loan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide