Martxoaren 8rako banderolak eskuragarri jarriko dituzte Kultur Etxean

Andrea Zipitria

Datorren Martxoaren 8ra begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, banderola moreak banatuko dituzte Kultur Etxean, doan. Manifestazioa, berriz, asteazkenean, 19:00etan izango da.

Datorren Martxoaren 8ra begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Gu ere Martxoak 8 banderolak jarri dituzte eskuragarri Kultur Etxean, herriko balkoi eta leihoetan jartzeko. Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren ekimenez egindako banderolak dira, eta aurten doan hartu daitezke, Kultur Etxearen   ordutegian.

Manifestazioa, berriz, datorren asteazkenean, 19:00etan izango da, Herriko Plazatik abiatuta. Mugimendu feministak zaintza-sistema jarriko du aurten Martxoaren 8ko aldarrikapenen jomugan. Denon bizitzak erdigunean izango da lelo nagusia, eta Orioko Emakume* Mahaiak bat egin du deialdiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide