Maialen Orbañanos Orio Eragineko jokalaria gaur elkartuko da Espainiako junior selekzioarekin

Andrea Zipitria 2023ko ots. 27a, 10:23

Maialen Orbañanos.

Orioko Eragin klubean aritzen den jokalari oriotarra Espainiako selekzioak deitu du. Junior mailako selekzioarekin Europako Txapelketan izango da Orbañanos. Gaur Madrilen elkartuko da taldekideekin.

Junior mailako emakumeen Espainiako eskubaloi selekzioko entrenatzaileak zein jokalariren parte hartzea nahi duen esan zuen hil honen erdialdean. Jokalarien zerrendaren berri eman zuen eta deialdian zegoen Maialen Orbañanos oriotarra. Hamazazpi urteko jokalaria lehen aldiz izan da deitua Espainiako selekzioarekin, eta Hungariako nazioarteko txapelketa jokatuko du, Errumania, Alemania eta Hungaria beraren aurka.

Gaur bertan elkartuko da Madrilen taldekideekin, eta martxoaren 1etik 5era bitartean izango da Hungarian.

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide