Bigarren egin du Badok13 beteranoen traineruak Hondarribiako jaitsieran

Andrea Zipitria

Orioko beteranoen trainerua. (Josu Z.)

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako traineru jaitsiera jokatu zen larunbatean. Orioko beteranoek parte hartu zuten bertan, eta bigarren postua lortu zuten.

Badok 13 beteranoen A.E. trainerua, Hondarribiako XXIII. jaitsieran hartu zuen parte larunbatean, eta emaitza bikaina lortu zuen; bigarren postua eskuratu zuten oriotarrek.

Beteranoetan hamabi traineru aritu ziren, eta horien artean izan ziren Orioko Beteranoak. Jaitsierako lehen postuan geratu zen Fortuna K.E. (14:51), bigarrenak izan ziren oriotarrak (14:58) eta hirugarren bukatu zuen Mundakako traineruak (15:13).

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide