Ohiko batzar nagusia egin du Orio Arraunketa Elkarteak

Mireia Galarza Bastida

Kultur Etxean egingo du arraun elkarteak bazkideen batzarra, eta, besteak beste, 2022ko emaitzen balorazioa, iazko denboraldiko balantze ekonomikoa eta aurtengo aurrekontua aurkeztu ditu zuzendaritzak.

Urtero moduan, ostiralean egin zuen Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar orokorra. Kultur Etxeko areto nagusian egin zuten, eta Iosu Esnaola Orio AEko presidenteak, Luis Perez elkarteko diruzainak eta Nora Makazaga elkarteko idazkariak gidatu zuten saioa. 

Elkarteak azaldutakoaren arabera, guztira 60 bazkide azaldu ziren batzarrera, eta deialdian zehaztu ziren gai guztiak jorratu eta onartu ziren, inongo eragozpenik gabe. Gaien artean zeuden 2022ko balantze ekonomikoa eta 2023ko aurrekontua. Lehenengoari dagokionez, 2022ko gastuak 599.562 eurokoak izan dira, eta 13.219 euroko balantze positiboarekin amaitu du urtea Orio AEk. 2023ko aurrekontua, aldiz, 600.000 eurokoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide