Eskualdeko arraunlariak prestaketa lanetan murgildutan daude dagoeneko, baina oraindik denboraldia hasi bitartean uretan doitzen joateko denbora falta da. Hain justu ere, horretarako hitzordu aproposa den Hondarribiko XXIII. Traineru jaitsiera jokatuko dute gaur arratsaldean; entrenamendu test izaera duen estropada hau 16:00etan hasiko da, erlojupeko formatuan, eta senior emakumeek eta gizonek ez ezik, beteranoek ere jokatuko dute.
Guztira, hogei traineruk hartuko dute parte ekitaldian. Eskualdeko klubei dagokionez, Oriok hiru ordezkari izango ditu -emakumezkoen txalupa bat eta gizonezkoen bi-, Zumaiak ere hiru -emakumeena, gizonena eta beteranoen-, Zarautzek bi-emakumeena eta gizonena- eta Getariak gizonena bakarrik. Beteranaoetan Badok13 taldeak ere hartuko du parte.