Urte berria hastearekin, kotizazio sistema berri bat ezarri zen norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat. Bestalde, Artisten Estatutu berria izenarekin ezagutzen den dekretuak ere, berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu sortzaileentzat. Hori horrela, eskualdeko profil horiek dituzten langileentzat bi informazio saio antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE).
Lehen saioak autonomoen erregimen berria izango du hizpide eta autonomo guztiei zuzenduta egongo da. Bigarren saioa, aldiz, Artistaren Estatutuaren ingurukoa izango da eta sortzaileei zuzenduta egongo da.
Autonomoentzako kotizazio sistema berria
Saio hau martxoaren 7an egingo da, 9:30etik 11:30era bitartean, Udal Elkartearen egoitzan. Marisa Trueba izango da saioaren gidaria eta elebitan eskainiko da. Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo galdetegia beteaz.
Artistaren Estatutua
Bigarren saioa martxoaren 14an eskainiko da, baita ere ordu eta leku berean. Kasu honetan Marta Castro izango da saioaren gidari eta elebitan eskainiko da. Parte hartu nahi duten herritarrek ondorengo galdetegia bete beharko dute.