Gaur goizean istripua izan da AP-8an, Orio parean, 07:30ean, eta ondorioz, Biboranzko erreiak itxita egon dira; oraintsu ireki dute bat. Istripua auto pilaketak eragiten ari dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak. Bi kilometroko ilarak ziren 08:00en aurretik, eta bost kilometrokoak dira une honetan.
Istripua lau ibilgailuk izan dute, eta hainbat pertsona eraman dituzte zaurituta Donostia Ospitalera.