Igandean, XIII. Pio Barojako Boulder Txapelketa jokatu zen Donostian, eta Guenetxea aita-semeek lan bikaina egin zuten, hirurek podiumera igotzea lortu baitzuten. Manex Guenetxeak, 15 urteko gazteak, senior mailako txapelketa irabazi zuen; Eneka Guenetxea, berriz, beteranoen mailan nagusitu zen, eta Lur Guenetxeak 11 urterekin, 14 urte azpiko kategorian, hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen.
Argazkiak: Fortuna Kirol Elkartea