Pasa den larunbatean, Castrelo do Miñon (Galizia) jokatu zen distantzia luzeko aulki mugikorreko Espainiako txapelketan, Haizea Gozategi oriotarrak urrezko domina irabazi zuen. Haizea Gozategi Donostiako Ur Kirolak taldean dabil arraunean eta Espainiako txapeldun izan da emakumezkoen jubenil mailako lemazainik gabeko bikoan, June Baldarekin (Astigarraga) batera. Atzo, berriz, lurraldetako selekzioen Espainiako Txapelketa jokatu zen eta brontzezko domina lortu zuen Euskadiko selekzioarenik jubenil mailako zortzikoan.