Atzo, kolorez bete ziren Orioko kaleak, eta mozorro dotoreek hartu zuten herrian. Elektrotxarangarekin kalejira izan zen eguerdian, herri bazkaria ondoren, eta arratsalderako, disko festa izan zen plazan, inauterietako egitarauari amaiera borobila emateko. Hasieran, DJak musika jartzen hasi zirenean, bertaratu zirenei gorputza mugimenduan jartzea pixka bat kostatu bazitzaien ere, segituan animatu ziren haur, gazte zein helduak musikaren erritmoan dantza egitera, eta giro polita sortu zen.