Asteburuan inauteriak ospatuko dituzte Orion, baina herria girotzen hasteko, Orioko Herri Ikastolako ikasleak kalera atera dira goizean, eta giro ederra jarri dute herrigunean. Lehenengo, gelan ospatu dituzte ikasleek inauteriak jolasak eginez, eta 11:30ean pregoia bota dute inauteriei hasiera emateko; ondoren, LHkoek herrian barrena kalejira egin dute, eta 12:10 inguruan, Ikastola aurreko plazan elkartu dira HHko ikasleekin, guztien artean kalejira egiteko.