Zaragueta Eskolako ikasleek kolorez eta musikaz bete dute plaza ingurua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 17a, 13:30

Zaragueta Eskolako ikasleak kalera atera dira goizean inauteriak ospatzera.

Asteburuan inauteriak ospatuko dituzte Orion, baina herria girotzen hasteko, Zaragueta Herri Eskolako ikasleak kalera atera dira goizean, eta giro ederra jarri dute herrigunean. 10:30ean eskolatik irten eta plazarako bidea hartu dute, Arrantzale kalea zeharkatuz. Herriko Plazan ekitaldia egin dute, eta ikasleek prestatutako dantzak eskaini dituzte jendaurrean. Aurtengoan, Euskal Inauteriak gaia hartu dute ardatz Zaragueta Eskolan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide