Emakumeen Etxea laster irekitzea aurreikusten da Orion, eta dagoeneko hasi dira proiektua ehuntzen. Hain zuzen ere, Orioko Emakumeen Etxea izango denaren oinarriak zehazteko prozesu parte-hartzailea abiaraziko dute Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak. Prozesuko protagonistak emakumeak izatea nahi dute, eta guztien artean, elkarlanean, diseinatuko da espazioa. Horretarako, bilera irekia deitu dute; otsailaren 28an izango da, 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. Herriko emakume guztiei parte hartzeko deia luzatu diete.