Errefusaren edukiontzira botatzen denarekin kontuz ibiltzeko eskatu du Orioko Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 14a, 14:25

Errefusaren edukiontzira botatzen denarekin kontuz ibiltzeko eskatu du Orioko Udalak.

Antza denez, kale bateko errefusaren edukiontziak bi aldiz hartu du su hilabeteko epean.

Orioko Udalak oharra zabaldu du herriko hainbat portaletan, errefusaren edukiontzira botatzen dutenarekin kontuz ibiltzeko eskatuz bizilagunei. Antza denez, herriko kale bateko errefusaren edukiontziak bi aldiz hartu du su hilabeteko epean, eta sua hartu dezaketen hondakinak ondo-ondo itzalita daudela ziurtatzeko eskatu die bizilagunei, edukiontzira bota aurretik: zigarro kondarrak eta estufako errautsak, besteak beste. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide