Usoa Zulaikaren 'Has dadila festa!' lanak irabazi du Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketa

Gorka Eizagirre 2023ko ots. 9a, 12:17

Orioko bizilaguna den Usoa Zulaikaren lanak iragarriko ditu Zarauzko Inauteriak. Atzo arratsaldean banatu zituzten Inauterietako kartel lehiaketako sariak. Aurtengoan ere parte hartze nabarmena izan du Euskalduna tabernak Zarauzko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketak.

Atzo arratsaldean banatu zituzten Inauterietako kartel lehiaketako sariak. Aurtengoan ere parte hartze nabarmena izan du Euskalduna tabernak Zarauzko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketak.

Ohi bezala, hiru sari banatu zituzten, eta Orioko bizilaguna den Usoa Zulaikak aurkeztutako Hasi dadila festa! izan da kartel irabazlea. Zulaikak urtero hartzen du parte herriko lehiaketan, eta badaki zer den saritua izatea, aurten lortzen duen hirugarren aldia baitu.

Bigarren saria eta, era berean, publikoaren saria,  Mireia Lizundiarentzat izan da, 1982 lanagatik. Ekitaldira ezin izan zuen bertaratu, eta bere ahizpa Anek jaso zuen saria.
 
Bestalde, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak sari banaketa aprobetxatu zuen Euskalduna tabernako arduradun Felix Bordak egiten duen lana eskertzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide