Otsailaren 18an ospatuko dituzte inauteriak Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 3a, 09:00

2020ko Orioko Inauterietako kalejira.

Inauterietarako Burrunka elektrotxarangarekin kalejira, herri-bazkaria eta disko festa antolatu ditu Orioko Udalak. Bazkarirako txartelak eskuragarri daude gaur arratsaldetik aurrera.

Hilaren 18an, larunbatean, ospatuko dituzte Inauteriak Orion, eta egun horretarako egitarau berezia prestatu du Orioko Udalak.

Otsailak 18, larunbata
  • 12:00 Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
  • 14:00 Herri-bazkaria pilotalekuan.
  • 17:00 Familientzako disko-festa Herriko Plazan.

Herri-bazkarian parte hartzeko txartelak gaur arratsaldetik aurrera jarriko dituzte salgai kultur etxean eta online, entradium atarian. Hala, hiru menu berezi prestatu dituztela jakinarazi dute.

  • Helduentzako menua: Entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • Haurrentzako menua: Patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro.
  • Menu beganoa: Entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide