Udalbatzarra izango da bihar Orion

Andrea Zipitria 2023ko urt. 25a, 09:10

Udalbatza udalbatzarrean bilduta.

Ohiko udalbatzarra izango da bihar, eta 19:30ean emango zaio hasiera.

Hona hemen gai zerrenda:

1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2023rako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.

4.- Eskariak eta galderak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide