Haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du haurreskolak

Andrea Zipitria

Haurren elikadura gaitzat hartuta, Orioko Maria Maestra Haurreskolak hitzaldia antolatu du, urtarrilaren 25ean. Saioa, haurreskola bertan izango da, eta Libe Garmendia dietista eta nutrizionistak emango du. 

Haurren elikadurari buruzko hitzaldia eskainiko du Libe Garmendiak, dietista eta nutrizionistak, urtarrilaren 25ean. 18:00etan izango da hitzordua, eta ondorengo gaiak landuko ditu: BLW, elikagaien antolaketa eta elikagai ez gomendagarriak. 

Haurreskolako guraso elkarteak antolatu du, gai horren inguruko informazio zabala eta aberatsa eskaintzeko helburuarekin. Hitzaldia gaia interesatzen zaien guztiei zuzenduta dago, eta beraz, haurreskolako guraso ez direnei ere luzatzen zaie gonbidapena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide