Orioko Udaleko 2023ko aurrekontua, udal webgunean ikusgai

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 11a, 15:40

Orioko Udala

Abenduan Udalak 2023ko aurrekontua aho batez onartu ondoren, herritar guztien eskura jarri dute udal webgunean.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, 2023ko aurrekontua ikusgai jarri du webgunean, udal erakundea herritarrei hurbiltzeko asmoz. Horrela, ondorengo esteka honetan zintzilikatu du. 

Zehazki, aurtengo aurrekontua 9.039.179 eurokoa da, eta gastuak sei kapitulutan banatu ditu Udalak: pertsonal-gastuak, 3.780.159,00 euro; ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak, 3.385.320,00 euro; finantza-gastuak, 6,00 euro, transferentzia arruntak, 1.625.332,00 euro, kreditu globala, 125.000,00 euro eta inbertsio errealak, 123.362,00 euro. 

Erakundeak edukiko dituen sarrerak, berriz, zazpi ataletan sailkatuta daude: zuzeneko zergak, 1.458.362,00 euro; zeharkako zergak, 70.000,00 euro, tasak eta bestelako zergak, 1.848.989,00 euro, transferentzia arruntak, 5.416.710,00 euro; ondare-sarrerak, 205.118,00 euro eta inbertsio errealak besterenganatzetik eta hirigintzako jardueratatik jasotakoak, 40.000,00 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide