San Nikolas Jaiak

Herri kiroletan ibili eta txokolate beroa hartzea izan da arratsaldeko plana

Aitziber Arzallus

Ubera guraso elkarteak antolatuta, 16:00etatik 18:00etara artean, hainbat herri kirol modalitate probatzeko aukera izan dute herriko haur eta gaztetxoek.

Saskibaloi festari, herri kirolek hartu diote lekukoa Karela kiroldegian. Ubera guraso elkarteak antolatuta, 16:00etatik 18:00etara artean, hainbat herri kirol modalitate probatzeko aukera izan dute herriko haur eta gaztetxoek. Besteak beste, ingude altxatzen, harri jasotzen, sokatiran, lokotx biltzen eta trontzan aritu dira. Jarraian, indarrak berreskuratzeko, txokolate beroa meriendatu dute guztiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide