San Nikolas Jaiak

Umeek gozatu ederra hartu dute puzgarrietan

Aitziber Arzallus

Udal pilotalekua herriko haurren bilgune bihurtu zen atzo arratsaldean. Dozenaka izan ziren arratsalde pasa hara bertaratu ziren familiak, eta hiru orduz puzgarrietan eta beste hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten txikienek.

Kalean fresko egiten bazuen ere, izerditan blai bukatu zuten atzo arratsaldean udal pilotalekuan izan ziren haurrek. Haientzat puzgarriak eta beste hainbat jolas jarri zituen udalak, eta 15:00etatik 18:00etara gozatu ederra hartu zuten. Jendetza bertaratu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide