San Nikolas Jaiak

Gaupaseroek argazkia bidali dute KARKARAra

Aitziber Arzallus

Argazkia: gaupaseroek bidalitakoa.

San Nikolas eguneko ospakizunak dezente luzatu zaizkie oriotar batzuei, eta ohitura berreskuratuz, erretiratzen azkenak izan direnek taldeko argazkia atera dute Tragoxkako eskaileretan.  

Atzo izan zen festetako egun handia, San Nikolas eguna, eta gogotik ospatu zuten oriotarrek. Egunez zein gauez jende ugari ibili zen kalean, giro ederrean, eta batzuei dezente luzatu zaie parranda. Argazki hau da horren erakusgarri. Ohitura berreskuratuz, gaupaseroek argazkia dute Tragoxkako eskaileretan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide