San Nikolas Jaiak

Giro polita izan da San Nikolas egunean

Jon Barkin - Mireia Galarza

Kamel Ziani Krosak eta Dantzari Txikien Txapelketak girotu dute goizean, San Nikolas eguna.

San Nikolas egunean, eguraldia lagun, giro ederra izan da Orion. Goizean, 10:30ean hasita, Kamel Ziani Krosak korrikalari gaztetxo ugari bildu ditu, eta eguerdian Dantzari Txikien Txapelketan ikuskizun bikaina ikusteko aukera izan da Herriko Plazan. Atletismo taldeko kide Aitor Rubiorekin eta Dantzari Txikien Txapelketako epaile Koro Sarasolarekin izan dira Karkara eta Erlo telebista.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide