Guztia prest dute Orion, jaiei hasiera emateko. Bi urteko etenaldiaren ostean, sanikolas gosez dira oriotarrak, eta guztien gozamenerako egitarau zabala prestatu dute Orioko Udalak eta herriko eragileek elkarlanean. Iluntzean, festei hasiera emateko ekitaldia egingo da, eta aurten txupina Maria Kristina Atorrasagastik botako du, 50 urtez Odol Emaileen Elkarteko Orioko ordezkaria izan denak.
Gauean, berriz, Gozategi taldea igoko da Herriko Plazako oholtzara, oriotarrak dantzan jartzeko asmoz. Musika taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta urteurrena herrikideekin ospatzeko gogoz dira.
Egitaraua
Abenduak 5, astelehena.
- 19:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran, buruhandiekin eta Danbolin Musika Eskolako txistulariekin.
- 20:00. Festen hasierako txupinazoa, Herriko Plazan. Omendua: Maria Kristina Atorrasagasti.
- 20:15. Txosnaren irekiera eta herri-topa, Herriko Plaza. Ondoren, Incansables txaranga aterako da.
- 23:30. Gozategiren kontzertua, Herriko Plazan.
- 01:30. DJ G, Herriko Plazan, 03:30ak arte.
Abenduak 6, asteartea.
- 10:00. Kamel Ziani krosa. Benjamin, alebin eta infantilentzako krosa, Mendibeltz ondoko parkean.
- 11:00. Meza, Salatxo abesbatzarekin.
- 12:30. Dantzari txikien sueltoko txapelketa, Herriko Plazan. Antolatzailea: Harribil dantza-taldea.
- 12:30. Haurren dardo txapelketa, Bikamiotan.
- 13:30. Elektrotxaranga, Herriko Plazatik abiatuta.
- 14:30. Babarrun jan herrikoia, pilotalekuan.
- 16:00. Haurrentzako tailerrak, kultur etxearen atzeko plazan. Antolatzaileek eskatu dute umeek kamiseta txuri bat eraman dezatela, jantzita daramaten arropaz gain.
- 16:00. Andoni Ollokiegiren musika emanaldia, pilotalekuan.
- 17:30. Elektrotxaranga, pilotalekutik abiatuta,
- 18:00. Helduen dardo txapelketa, Bikamiotan.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran, buruhandiekin eta Danbolin Musika Eskolako txistulariekin.
- 22:00. Bertso-saioa, kiroldegian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Unai Manterola.
- 21:00. Shanghai Qiutian, Ithaka, Willis Drummond eta DJ Txankletaren kontzertuak, Herriko Plazan.
Abenduak 7, asteazkena.
- 10:00. Jubilatuentzako hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
- 11:30. Belaunaldien arteko mahai jolasak, Herriko Plazan. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.
- 15:00. Puzgarriak, pilotalekuan, 18:00ak arte.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran, buruhandiekin eta Danbolin Musika Eskolako txistulariekin.
- 22:30. Erromeria Fan&Go taldearekin, Herriko Plazan.
Abenduak 8, osteguna
- 09:00. 3x3 Saskibaloi Festa Solidarioa, kiroldegian. LH3tik DBH2ra arteko gazteentzat. Antolatzailea: Zast taldea eta Orioko Herri Ikastola.
- 16:00. Haurrentzako herri kirolak, Herriko Plazan. Antolatzailea: Ubera guraso elkartea. Ondoren, txokolate beroa banatuko da.
- 17:00. Imanol Ibarguren lehenengo pilota memorialaren finalak, pilotalekuan.
- 18:00. Elite mailako esku pilota jaialdia, pilotalekuan. Salaberria-Albeniz I vs. Odriozola-Alonso eta Arteaga II-Aranalde vs. Orbegozo-Erasun.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran, buruhandiekin eta Danbolin Musika Eskolako txistulariekin.
- 19:30. Puro Relajo taldearen kontzertua, Herriko Plazan.
Erraldoien eta buruhandien ibilbidea: kultur etxetik hasita, Eusko Gudarien kalea errontondaraino, Arrantzale kalea ikastolaraino, Abeslari kalea, Eusko Gudarien kalea Herriko Plazaraino eta kultur etxean bukatu.