Oriokok bi partida jokatuko ditu etxean

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 2a, 11:15

Lehen mailako jubenilek eta ohorezko mailako infantilek Menbibeltzen jokatuko dute larunbatean; infantil txikiek, berriz, kanpoan.

Asteburu honetan atsedena tokatzen zaie Oriokoko talde gehienei. Soilik hiru taldek jokatuko dute: lehen mailako jubenilek, ohorezko mailako infantilek eta infantil txikiek.

  • Lehen mailako jubenilak
    Orioko-Usurbil
    Larunbatean, 12:00etan, Mendibeltzen
  • Ohorezko mailako infantilak
    Orioko-Antiguoko
    Larunbatean, 10etan, Mendibeltzen
  • Aizkorri-Orioko
    Larunbatean, 11:00etan, Alustizan

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide