Ithakak Entzuleen Saria irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketan

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Txopet talde bilbotarrak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketako sari nagusia.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izan zen atzo finala, 21:00etan, eta Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka finalistek jo zuten zuzeneko saioan, epaimahaiaren eta publikoaren aurrean. Azkenean, Txopet talde bilbotarrak irabazi zuen sari nagusia, baina Orioko eta Zarauzko Ithaka taldeak Entzuleen Saria jaso zuen.

Argazkiak: @Gaztea

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide